XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez nuen sinistuko ikusi ez banu.

Argi dago, Tom: O, zuk nahi duzunean, lana bikain egiten duzu.

Baina, hau ere egia da.

Zera: oso gutxitan proposatzen zarela lan bat ongi egitea.

Ale, zoaz jolastera, baina badakizu, ez etorri gero astebete beranduago!.

Izebak begiratu zuen despentsan, eta eskerrona azaltzearren, han zegoen sagarrik ederren, urtsuen eta masailgorriena erregalatu zion.

- Zoaz, bedeinkatu hori.

Tom, saltoka, barruan kabitu ezinik irten zen.

Etxean bazuen atzekaldean eskailera bat, bigarren etxebizitzarako.

Han zetorren Jim, patxara ederrean, etxerantz.

Ikusi zuen hura Tomek, eta inguruan zeuden lokatz puska batzuk bota zizkion: di... da... Jim makurtu zen, amona ere inguratu zitzaion laguntzera.

Baina, alferrik.

Tomek botatako lokatz puskak Jimen matrail, matrail hezur, bizkarrak, denak harrapatu zituen, kupidarik gabe.